Athleticek eta Bartzelonak berdinketa lortu dute gaur San Mamesen. Azkenengo minutuan sartu du bigarren gola Guardiolaren taldea. Nahiz eta partida Klubeko Erdi Eguna izan, zelaia ia beteta egon da norgehiagoka ikusteko. Egun kaskarra izan da gaurkoa Bilbon, euri-zaparradak blai utzi gaitu baina hala eta guztiz ere, partida ikaragarria ikusi dugu San Mamesen. Ander Herrera izan da Athletic aurretik jarri duen jokalaria, baina Bartzelonak laster berdindu du partida. Bigarren zatian berriro Athletic aurretik jarri da Fernando Llorenteri esker, baina partida amaitzear zegoela, Bartzelonak berriz ere, berdinketa lortu du. Esan beharra dago gaurko emaitzarekin Bielsaren taldea hamar partida galdu barik daramatzala.
Athletic-Barça
2-2
Fernando Llorenteren adierazpenak partida amaitu ondoren / Declaraciones de Fernando Llorente al finalizar el encuentro:
0 ¡Deja tu comentario!:
Publicar un comentario