Athletickek bere
laugarren garaipena jarraian lortu du gaur San Mamesen Sportingen aurka irabazi ondoren
(3-0), eta
sailkapenean bostgarrenak gaude. Beste jokalari guztien gainetik,
gaur bereziki Muniain gailendu nahi dut, hain gaztea izanda, 18 urte bakarrik, bere kalitatea besteenaren gainetik dago,
hoberena, nire ustez. Hala erakusten digu behin eta berriro San Mamesen edo hemendik at. Berari
eskertu behar diogu gaur sartu diren hirutik bi gol, Tokerok eta Llorentek sartu dituztenak, hain zuzen ere.
Azkenean lortu dugu penaltya sartzea, David Lopezek jaurti eta gola sartu du, partidaren lehenengoa. Azken bolada honetan gure taldeak lehenengo hamar minututan sartzen ditu golak, eta hori erabakigarria izaten da azken emaitzan, gainera, ondo jokatzen dugu eta oso gol gutxi sartzen dizkigute. Espaynolek bere partida galdu eta orain beraien aurretik jarri gara, puntu bateko abantaila daukagu, baina aurretik gaude. Orain bi partida ditugu etxetik kanpo, Mallorca eta Bartzelonaren aurka, hain zuzen ere, ia ba gure emaitza onekin jarraitzen dugun eta punturen bat lortzen dugun Son Moixen edo Camp Nouen.